Ekhine Hendaiako MAITASUN GUTUNen Lehiaketan SARITUA!

| 2013ko Apirilaren 03a

Hirugarren saria irabazi du Ekhine Egigurenek Hendaiako Maitasun gutunen Lehiaketan.

Martxoaren 22an, euskarazko maitasun gutun lehiaketaren sarien banaketa

Martxoaren 22an (ostirala), 19:00etan iragan da euskarazko Maitasun Gutun Lehiaketaren sarien banaketa, Abbadia gazteluaren kapera ederrean. Lehiaketaren epai-mahaikideak, hots Peio Urriza Hendaiako Ikastolaren zuzendaria eta Aurelia Arcocha Euskaltzaina, bildu ziren aurtengo irabazleak izendatzeko. Saridunak honako hauek dira:

honako hauek dira:

- 1. saria: Iñigo Legorburu (Orereta-Renteria), "Nire" lanarekin

- 2. saria: Juan Karlos Merino (Azkoitia), "Kinima" lanarekin

- 3. saria: Ekhiñe Egiguren (Donostia), "Balea" lanarekin.

Maitasun Gutun Lehiaketaren saridunak

Epai-mahaiaren lehendakari gisa, Aurelia Arcocha-k aurkezturiko lanen kalitatea azpimarratu zuen, baina gustatuko litzaioke jende gehiago maitasunaz mintzatzeko luma hartzera ausartzen balitz. Bere aldetik, Hendaia.com elkartearen izenean, Txema Egiguren-ek eskertu zituen parte hartzaileak, bai eta Lehiaketaren laguntzaileak diren Euskaltzaindia eta Hendaiako Herriko Etxea. Gutun irabazleak Facebook-en irakurgai dira, Hendaia.com elkartearen orrian.




(c) Lorentxa Saragueta

Euskal idazleentzako literatura sorkuntza egonaldia.

| 2025eko Ekainaren 03a

Jarraitutasunez hamabostgarren urtez, Euskal kultur erakundeak, Itsasertzeko CPIE-k eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatur sorkuntzarako egoitza bikoitzerako deialdia zabaldu dute, euskaraz idazten duten egile guztiei irekia. Hautagaitza aurkezteko epea: 2025eko uztailaren 4a.

irakurri


OPEN STUDIO - FANFARE + DAESEOK AN - JEUDI 24 AVRIL à NEKATOENEA de 18h à 20h30

| 2025eko Apirilaren 09a

Nous avons le plaisir de vous inviter à Nekatoenea le jeudi 24 avril à 18h pour rencontrer les nouveaux résident.e.s et les projets qu'ils et elles développeront durant leur séjour de recherche et de création. Ce sera l'occasion de partager un moment convivial autour d'un buffet, suivi de la présentation du Studio Fanfare et de l'artiste Daeseok An qui profitera de ce moment pour proposer un atelier participatif.

irakurri



"Une maison les pieds dans l'eau, qui n'en a pas rêvé" du 12.04 au 22.06.25 à Hendaye

| 2025eko Martxoaren 07a

"Une maison les pieds dans l'eau, qui n'en a pas rêvé"est le fruit d'une résidence de trois mois entre 2024-2025 durant laquelle le chercheur Guillaume Mercier et l'artiste plasticienne Eugénie Chat ont exploré les risques naturels liés à l'eau présents sur le littoral basque (inondations, submersions, érosion côtière) à Nekatoenea À¢'€'" résidence d'artistes du Domaine d'Abbadia dans le cadre du projet Arriskua, porté par le CPIE Littoral basque.

irakurri



Nekatoenea

Nekatoenea, Artisten Egoitza
Abbadia Eremua - 64700 HENDAIA

DRACDDCS 64Nouvelle-AquitaineConseil Départemental 64Agglo Pays Basque | Euskal Hirigune Elkargoa

SITE MAP