MARTXOKO TOPAKETA
| 2013ko Otsailaren 14a
"PEUPLE, PUEBLO, HERRIA " sorkuntzaren inguruan
HURRENGO TOPAKETA, martxoaren 1ean 18:00etan, Mendi Zolan kultur espazioan.
HELBURUA: antzerki sorkuntzaren barne barnea elkarrekin bizi dezagun.
Izan dugun egonaldiaren hasieratik hona hilero elkartu izan gara Elie Bricenok sortutako testuen irakurketa eskaintzeko.
Aldi honetan eta hemendik aurrera antzerki obraren eraikuntzaren beste pausu batzuk emanen ditugu zuekin. Isabel B. antzezleak eta berarekin lan egiten ari direnak euskaraz eta gazteleraz testuak barneratzen ari dira. Eszenografiak ere pausuak ematen ditu.
Guzti hori eskaini nahi dizuegu eta zuekin partekatu.






