ekhine_egiguren_azkune_hautatua_izan_da

Ekhiñe Egiguren-Azkune hautatua izan da

| 2012ko Ekainaren 02a

Euskal idazle baten egonaldia "Nekatoenea " etxean Hendaian:

Ekhiñe Egiguren-Azkune hautatua izan da

Euskal kultur erakundeak, "Hogei'ta " labelaren barnean, Euskal Idazleen Elkarteak, eta Euskal Itsasbazterreko CPIEk literatura egonaldi bat antolatu dute, euskal literaturaren sorkuntza bultzatzeko, oroz gainetik idazle gazteak gomitatuz idaztera.

Kalitate oneko lau egitasmo eskuratu ditugu, eta azkenean, Ekhiñe Egiguren hautatua izan da.

Donostian sortua da 1978an, arkitektoa da lanbidez bainan denbora anitz iragaiten du, idazten eta irakurtzen.

Oroz gainetik poesiak idazten ditu. Hamalau urteetan irabazi zuen bere lehen literatura saria eta geroztik beste hainbat lortu ditu, gehienak poesía lanentzat (Koldo Michelena, Urruzuno sariak, Pasaiako poesia lehiaketa, etabar).

Hain zuzen, Hendaiako egonaldi honetan, Anton Abbadie zientzialariak bultzatu zituen Lore jokoetarik abiatuz, pieza poetikoak sortuko ditu, autorearen sormenari lotuak, pentsamendu eta hausnarketa pertsonalak izanen direnak.

Idazketa egonaldia Hendaiako Abbadia Eremuan, "Nekatoenea " deitzen den etxean iraganen da 2012ko urriaren 1etik azaroaren 4a arte. (hilabete batez). Apartamendu bat eta ahalbide teknikoak idazlearen peskizan ezarriak izanen dira.

Obra egina izanen delarik, idazleak kolegioko eta lizeoetako ikasleekin topaketak eginen ditu 2013an, edukinaren aipatzeko, halaber bere idazle ibilbidea.




(c) Lorentxa Saragueta

Euskal idazleentzako literatura sorkuntza egonaldia.

| 2025eko Ekainaren 03a

Jarraitutasunez hamabostgarren urtez, Euskal kultur erakundeak, Itsasertzeko CPIE-k eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatur sorkuntzarako egoitza bikoitzerako deialdia zabaldu dute, euskaraz idazten duten egile guztiei irekia. Hautagaitza aurkezteko epea: 2025eko uztailaren 4a.

irakurri


OPEN STUDIO - FANFARE + DAESEOK AN - JEUDI 24 AVRIL à NEKATOENEA de 18h à 20h30

| 2025eko Apirilaren 09a

Nous avons le plaisir de vous inviter à Nekatoenea le jeudi 24 avril à 18h pour rencontrer les nouveaux résident.e.s et les projets qu'ils et elles développeront durant leur séjour de recherche et de création. Ce sera l'occasion de partager un moment convivial autour d'un buffet, suivi de la présentation du Studio Fanfare et de l'artiste Daeseok An qui profitera de ce moment pour proposer un atelier participatif.

irakurri



"Une maison les pieds dans l'eau, qui n'en a pas rêvé" du 12.04 au 22.06.25 à Hendaye

| 2025eko Martxoaren 07a

"Une maison les pieds dans l'eau, qui n'en a pas rêvé"est le fruit d'une résidence de trois mois entre 2024-2025 durant laquelle le chercheur Guillaume Mercier et l'artiste plasticienne Eugénie Chat ont exploré les risques naturels liés à l'eau présents sur le littoral basque (inondations, submersions, érosion côtière) à Nekatoenea À¢'€'" résidence d'artistes du Domaine d'Abbadia dans le cadre du projet Arriskua, porté par le CPIE Littoral basque.

irakurri



Nekatoenea

Nekatoenea, Artisten Egoitza
Abbadia Eremua - 64700 HENDAIA

DRACDDCS 64Nouvelle-AquitaineConseil Départemental 64Agglo Pays Basque | Euskal Hirigune Elkargoa

SITE MAP