Pantxix Bidart "Nekatoenea" eta "Hugoenea" literatura sorkuntza egonaldiaren irabazle
Euskal kultur erakundea, Euskal Idazleen Elkartea eta CPIE Euskal Itsasbazterra 2011. urtean elkarlanean hasi ziren, idazle bati hilabete osoz Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenea baserri zaharberrituan bere idazketa lanean aritzeko parada eskainiz.
| 2024ko Uztailaren 23a
Bigarren urtez, egonaldia beste hilabete batez luzatuko da Pasai DonibanekoHugoeneaetxean.
Aurtengo egonaldiarentzat hautatua izan denPantxix Bidart(Hazparne, 1971), musikari, kantari eta konpositore bezala ezagutua da bereziki, baina autorea da ere.
Fikzio historiko baten bidez, 60 hamarkadako Hazparneren bai eta Euskal Herriaren memorioa transmititzeko xedea du. Urteetan bildu lekukotasunei esker, egiazko gertakariak fikzioarekin nahasiko dira. Horrela, iragana hobeki ezagutuz, 14 urteko gazteei zuzendu proposamen honek, oraina hobeki ulertzeko gakoak eskaini nahi ditu.
Pantxix Bidart, HendaiakoNekatoenean egonen da 2024ko urriaren eta azaroaren artean, eta ondotikPasai Donibaneko Hugoenea etxean azaroaren eta abenduaren artean.Bi egonaldien denboran, topaketak antolatuak izanen dira, bere lanaren ezagutzeko.
Egonaldi horien helburua, idazleei sorkuntza prozesurako baliabideak eta inspirazio iturriak eskaintzea da. Nekatoenea eta Hugoenea leku bereziak dira, paisaia eder eta inspiragarriak eskaintzen dituztenak, eta horrek sortzaileei beren lana garatzeko espazio aproposa ematen die.





