Iosune inguruan elkartu ziren bazkideak. Argazkiak @ Lorentxa Saragueta

Iosune de Goñi Garcia Nekatoeneako egoitzara iritsi da !

Euskal kultur erakundea, Euskal Idazleen Elkartea eta CPIE Euskal Itsasbazterra 2011. urtean elkarlanean hasi ziren, idazle bati hilabete osoz Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenea baserri zaharberrituan bere idazketa lanean aritzeko parada eskainiz. Aurten, egonaldia beste hilabete batez luzatuko da Pasai Donibaneko Hugoenea etxean.

| 2023ko Urriaren 18a

urtengo egonaldiarentzat hautatua izan den Iosune de Goñi Garcia (Burlata, 1993), idazlea, argazkilaria eta itzultzailea da. Halaber, feminista eta kapazitismoaren aurkako aktibista da. Filosofiako Gradua amaitu ondoren, Bartzelonan Literatura, Artea eta Pentsamenduari buruzko Ikasketa konparatuen gradu-ondokoa egin zuen. Hilda Doolittle idazleari buruzko tesia egiten hasi bazen ere, osasun arrazoiengatik utzi behar izan zuen.2021ean Pasaia Hiria-Xabier Portugal poesia saria irabazi zuen Gorputz baten aztarnak elurretanpoema bildumarekin. Iruñeko Udalaren Egile Berrientzako Literatur Lehiaketan ere lehen saria ukan zuenItzalak uraren azpian lanarekin. Egun itzultzaile gisa egiten du lan.

Iosune de Goñi Garcia Hendaiako Nekatoenea etxean egonen da 2023ko urriaren 9tik azaroaren 2ra, eta Pasaiako Hugoenean azaroaren 7tik 30era.Bi egonaldien denboran, topaketak antolatuak izanen dira, Iosuneren lana deskubritzeko parada eskaintzeko.*

Hona hemen dagoeneko antolatutako herritarrekin bilera orduak:

  • Hendaian: Iosunerekin bilera publikoa urriaren 27an, 17:00etan (konfirmatzeko tokia: Nekatoenean edo Hendaiako "La grande illusion" liburu-saltzailea).
  • Pasaian: Iosunerekin bilera publikoa abenduaren 15ean, 17:00etan (konfirmatzeko tokia: Hugoeneaedo Pasaiako liburu-saltzailea).

Xehetasunak




(c) Lorentxa Saragueta

Euskal idazleentzako literatura sorkuntza egonaldia.

| 2025eko Ekainaren 03a

Jarraitutasunez hamabostgarren urtez, Euskal kultur erakundeak, Itsasertzeko CPIE-k eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatur sorkuntzarako egoitza bikoitzerako deialdia zabaldu dute, euskaraz idazten duten egile guztiei irekia. Hautagaitza aurkezteko epea: 2025eko uztailaren 4a.

irakurri


OPEN STUDIO - FANFARE + DAESEOK AN - JEUDI 24 AVRIL à NEKATOENEA de 18h à 20h30

| 2025eko Apirilaren 09a

Nous avons le plaisir de vous inviter à Nekatoenea le jeudi 24 avril à 18h pour rencontrer les nouveaux résident.e.s et les projets qu'ils et elles développeront durant leur séjour de recherche et de création. Ce sera l'occasion de partager un moment convivial autour d'un buffet, suivi de la présentation du Studio Fanfare et de l'artiste Daeseok An qui profitera de ce moment pour proposer un atelier participatif.

irakurri



"Une maison les pieds dans l'eau, qui n'en a pas rêvé" du 12.04 au 22.06.25 à Hendaye

| 2025eko Martxoaren 07a

"Une maison les pieds dans l'eau, qui n'en a pas rêvé"est le fruit d'une résidence de trois mois entre 2024-2025 durant laquelle le chercheur Guillaume Mercier et l'artiste plasticienne Eugénie Chat ont exploré les risques naturels liés à l'eau présents sur le littoral basque (inondations, submersions, érosion côtière) à Nekatoenea À¢'€'" résidence d'artistes du Domaine d'Abbadia dans le cadre du projet Arriskua, porté par le CPIE Littoral basque.

irakurri



Nekatoenea

Nekatoenea, Artisten Egoitza
Abbadia Eremua - 64700 HENDAIA

DRACDDCS 64Nouvelle-AquitaineConseil Départemental 64Agglo Pays Basque | Euskal Hirigune Elkargoa

SITE MAP