Iturria: Argia astekaria

Zoe Bray, Nekatoeneako literatura sorkuntza egonaldiaren irabazle berria

2022ko urriaren eta abenduaren artean eta hilabete batez, artista, antropologoa, erakaslea eta idazlea, den Zoe Bray Hendaiako Nekatoenea etxean egonen da. Alabaina, Abbadia Eremuko Nekatoenean urtero euskarazko literatura sorkuntza egonaldi bat antolatzen duten Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak, bere hautagaitza onartu dute, Elkano Fundazioaren oniritziarekin.

| 2022ko Uztailaren 22a

Hamabigarren urtez jarraian, euskal sortzaile batek parte hartuko du Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duten euskarazko literatura sorkuntza egonaldian. Idazketa proiektua baldintza hoberenetan burutzeko, hiru partaide sortzaileek baliabide ekonomikoak eta logistikoak eskaintzen dizkiote saridunari. Ekimen honen bidez, helburua euskal literatura sorkuntza sostengatzea eta bultzatzea da.

Azken bi urte hauetan, Getariako Elkano Fundazioak proiektuarekin bat egin du, hiru urterentzat. Horrela, egonaldi honek, Juan Sebastian Elkano euskal esploratzailea eta marinel ospetsua berriz ere nabarmentzeko aukera eskainiko du, munduko lehen itzuliaren 500. urtemugaren karietara. Aurtego deialdiarekin, bere bidaiaren ondorioak eta jendartean ukan duen eragina ere agerian eman nahi izan dira.

Egitura bakoitzeko ordezkari batez osatua den epaimahaiak, egonaldia eta horrekindoan dirulaguntza Zoe Bray sortzaileari ematea erabaki zuen.

1974an sortua, Nevadako Reno hirian bizi da Zoe Bray, aita inglesa eta ama baxenafartarra ditu. Lan kontuengatik familia Europako hainbat lekutan bizi izan da; Euskal Herriarekiko lotura betidanik atxikiz eta euskara (bere bosgarren hizkuntza) ikasi zuen.

Nahia Zubeldia edo Maialen Akizuaitzineko irabazleak bezala, Zoe Bray hilabete batez egonen da Hendaiako Abbadia Eremuko Nekatoenean, 2022ko urria eta abendua artean.

Batez ere erretratuak marrazten zituenak, konfinamendu garaietik haurrendako istorioak idazten eta ilustratzen zentratu zen.

Nekatoenean eginen duen egonaldiaren karietara, Nevadan bizi den June izeneko neskatxa baten abenturak kondatzen dituen ipuin ilustratu bat lantzeko xedea du.




(c) Lorentxa Saragueta

Euskal idazleentzako literatura sorkuntza egonaldia.

| 2025eko Ekainaren 03a

Jarraitutasunez hamabostgarren urtez, Euskal kultur erakundeak, Itsasertzeko CPIE-k eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatur sorkuntzarako egoitza bikoitzerako deialdia zabaldu dute, euskaraz idazten duten egile guztiei irekia. Hautagaitza aurkezteko epea: 2025eko uztailaren 4a.

irakurri


OPEN STUDIO - FANFARE + DAESEOK AN - JEUDI 24 AVRIL à NEKATOENEA de 18h à 20h30

| 2025eko Apirilaren 09a

Nous avons le plaisir de vous inviter à Nekatoenea le jeudi 24 avril à 18h pour rencontrer les nouveaux résident.e.s et les projets qu'ils et elles développeront durant leur séjour de recherche et de création. Ce sera l'occasion de partager un moment convivial autour d'un buffet, suivi de la présentation du Studio Fanfare et de l'artiste Daeseok An qui profitera de ce moment pour proposer un atelier participatif.

irakurri



"Une maison les pieds dans l'eau, qui n'en a pas rêvé" du 12.04 au 22.06.25 à Hendaye

| 2025eko Martxoaren 07a

"Une maison les pieds dans l'eau, qui n'en a pas rêvé"est le fruit d'une résidence de trois mois entre 2024-2025 durant laquelle le chercheur Guillaume Mercier et l'artiste plasticienne Eugénie Chat ont exploré les risques naturels liés à l'eau présents sur le littoral basque (inondations, submersions, érosion côtière) à Nekatoenea À¢'€'" résidence d'artistes du Domaine d'Abbadia dans le cadre du projet Arriskua, porté par le CPIE Littoral basque.

irakurri



Nekatoenea

Nekatoenea, Artisten Egoitza
Abbadia Eremua - 64700 HENDAIA

DRACDDCS 64Nouvelle-AquitaineConseil Départemental 64Agglo Pays Basque | Euskal Hirigune Elkargoa

SITE MAP