ZERTANA, Portulan poetiko musikala den
ZERTANAk hamahiru musika - geldialdiz markatua den portulan baten itxura du. Gogo aberasgarriak diren bariazio horiek itsaso - bidaia zerumugan duten bazterrean sortuak dira.
| 2022ko Urtarrilaren 03a
ZERTANAk hamahiru musika - geldialdiz markatua den portulan baten itxura du. Gogo aberasgarriak diren bariazio horiek itsaso - bidaia zerumugan duten bazterrean sortuak dira.
Eskuko telefonoan edo tabletan entzun daitezke (33 minutuzko luzera), Abadiako eremuan in situ materialki egiten den oinezko ibilaldian, itsasbazterrean.
Edo beste leku batean, irudimenezko ibilaldian.
Argazki - literariozko Arkotxaren kontaketa Hendaiako portuari eta plaiari lotuak diren hamahiru argazkitan eta entzuten diren hamahiru testutan deklinatzen da, frantsesezko auto-itzulpenak ikus daitezkeelarik.
Guztia, ingurumen osoan zabaltzen den ozeanotik jalgitzen diren hamahiru uharte harmoniko balira bezala, Suarezen hamahiru sorkuntza elektro -musikalekin ezkontzen da.
Bi sortzaileen lanak SoundClouden entzun eta ikus daitezkeen uhartedi - kontaketak dira.
Streaming Online-era dohainik heltzeko, ondoko loturan klika ezazu edo kopia/kola (itsats) ezazu:https://soundcloud.com/zertana/sets/zertana
Batek kanpoan itsasbazterreko paseoetan dabilelarik molde jarraikian, edo itsas - soinua eta itsas - airea zuzenki sentitzeko, noiztenka 'deskonektatuz', entzun ditzakeenak.
Batek bere etxean ere, bere baitako meditazio - ibilaldietan entzun ditzakeenak.
Entzuteko kaskoaren erabilpenari esker murgiltze - esperientzia emenda daiteke.
ZERTANA, B.E.D (Basque Electronic Diaspora) ren proiktu bat da.
Euskal Kultur Erakundearen, CPIE - EUSKAL ITSASBAZTERRAren,
AAEN (Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusia)
SGAE-ren (Fundacion) sostenguarekin
HARREMANENTZAT: basqueelectronicdiaspora@gmail.com
Egileak
Aurelia Arkotxa, 90 urteetarik aitzina, Kenneth Whitek sortu mugimendu geopoetikoaren periferian dabil. Argitalpen batzuk: Septentrio (frantsesez, L'Atelier du héron,-zuz. Pascal Naud & Serge Paulus- Bruxelles 2006); Atari Ahantziak (euskaraz, Pamiela, Iruñea 1993); Septentrio (euskaraz, Alberdania, Irun 2001; gaztelaniazko itzulpena: Tolaretxipik & Fernandezek, Alberdania Irun 2006); Bidaide (euskaraz, Gatuzain, Baiona 2013). Arkotxaren azken argitaratzeetan: Sor Juana Inés de la Cruz autorearen inguruan: Bi sumendiak narrazioa (Maite Garbayoren proiektu artistikoaren partaide, Iruñea 2018); Lotiz, Hiroshigez, Petrarkaz...narrazioak (Erlea, zuz. Bernardo Atxaga 2009 - 2018). Bestalde, Arkotxa euskal literaturan katedradun emeritua da (Michel de Montaigne unibertsitatea) eta euskaltzain osoa.
Isa Suarez konpositorea, autorea, kantaria eta sound-artista da. Zinema, arte garaikidea, kantua eta antzerkigintza arloetan sortzen du. Haren kreazioak gehienetan testuinguru kultural edo soziopolitiko anitzen atmosferetan eta zirraretan sustatzen dira. Suarezen estiloa eklektikoa da, musika klasikoa, abesbatza, elektroa, jazza, musika urbanoak nola esperimentalak erabiltzen ditu. Haren obrak Europan, Ingalaterran, Estatu Batuetan, Japonian, Hego Afrikan, Australian eta Hego Amerikan zabalduak eta argitaratuak izan dira. The London Contemporary Chamber Orchestra/U.K-ekin; Hego-Afrikako (Cape Town) The New Teenagers Gospel Choir-ekin; Erresuma Batu-UKeko Transglobal Underground-ekin; Greenpeace-ekin, War Child-ekin, Tate Britain-ekin, Alemanian Berlineko Arte Bienalarekin... elkarlanean ari izana da
Isa Suarez Basque Electronic Diaspora-ren (BED) ko - sortzailea da eta partaidea.
Berri gehiagorentzat, ikus HEMEN






