Maialen Akizu eta partehartzaileak

Maialen AKIZU,2021ko idazle egonaldian

2021eko azaroaren 2an hasi eta hilabete batez, idazlea, bertsolaria eta ikerlaria den Maialen Akizu Bidegain Hendaiako Nekatoenea etxean egonen da. Alabaina, Abbadia Eremuko Nekatoenean urtero euskarazko literatura sorkuntza egonaldi bat antolatzen duten Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak, bere hautagaitza onartu dute, Elkano Fundazioaren oniritziarekin.

| 2021eko Azaroaren 10a

Hamaikagarren urtez jarraian, euskal idazle batek parte hartuko du Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duten euskarazko literatura sorkuntza egonaldian.

Idazketa proiektua behar bezala bururatzeko baldintza onenetan, hiru partaide sortzaileek baliabide ekonomikoak eta logistikoak ekaintzen diote saridunari. Ekimen honen bidez, euskal literatura sorkuntza sustengatu eta bultzatu nahi da.

Iaztik, Getariako Elkano Fundazioak proiektuarekin bat egin du, hiru urterentzat. Horrela, egonaldi hau, Juan Sebatian Elkano euskal esploratzailea eta marinel ospetsua nabarmentzeko aukera izanen da berriz ere munduko lehen itzuliaren 500 urtemugaren karietara.

Egitura bakoitzeko ordezkari batekin osatua den epaimahaiak, egonaldia eta horrekin joaiten den dirulaguntza Maialen Akizu Bidegain sortzaileari ematea erabaki zuen aho batez.

Sortzez Urretxuarra (Gipuzkoa), 25 urteko autore, bertsulari eta ikerlari horrek doktoretza egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Feminista Ikerketa taldean. Bere ikergaiak kulturgintza eta generoari lotutako ikuspegiak dira.

Bere aitzinekoa Nahia Zubeldia bezala 2020an, Maialen Akizu Bidegain hilabete batez egonen da Hendaiako Abbadia Erremuko Nekatoenean, 2021eko azaroaren 2tik goiti.

Ziurgabetasuna, sorpresa eta imajinatu ezinaren inguruan, literatura genero anitz nahasten dituen lan hibrido baten lantzeko xedea du.

Ikusten ahal duzue Maialen Akizuren aurkezpena bideo honetan (ondoan)...

Argazkiak eta Bideoa @ Elkano fundazioa




(c) Lorentxa Saragueta

Euskal idazleentzako literatura sorkuntza egonaldia.

| 2025eko Ekainaren 03a

Jarraitutasunez hamabostgarren urtez, Euskal kultur erakundeak, Itsasertzeko CPIE-k eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatur sorkuntzarako egoitza bikoitzerako deialdia zabaldu dute, euskaraz idazten duten egile guztiei irekia. Hautagaitza aurkezteko epea: 2025eko uztailaren 4a.

irakurri


OPEN STUDIO - FANFARE + DAESEOK AN - JEUDI 24 AVRIL à NEKATOENEA de 18h à 20h30

| 2025eko Apirilaren 09a

Nous avons le plaisir de vous inviter à Nekatoenea le jeudi 24 avril à 18h pour rencontrer les nouveaux résident.e.s et les projets qu'ils et elles développeront durant leur séjour de recherche et de création. Ce sera l'occasion de partager un moment convivial autour d'un buffet, suivi de la présentation du Studio Fanfare et de l'artiste Daeseok An qui profitera de ce moment pour proposer un atelier participatif.

irakurri



"Une maison les pieds dans l'eau, qui n'en a pas rêvé" du 12.04 au 22.06.25 à Hendaye

| 2025eko Martxoaren 07a

"Une maison les pieds dans l'eau, qui n'en a pas rêvé"est le fruit d'une résidence de trois mois entre 2024-2025 durant laquelle le chercheur Guillaume Mercier et l'artiste plasticienne Eugénie Chat ont exploré les risques naturels liés à l'eau présents sur le littoral basque (inondations, submersions, érosion côtière) à Nekatoenea À¢'€'" résidence d'artistes du Domaine d'Abbadia dans le cadre du projet Arriskua, porté par le CPIE Littoral basque.

irakurri



Nekatoenea

Nekatoenea, Artisten Egoitza
Abbadia Eremua - 64700 HENDAIA

DRACDDCS 64Nouvelle-AquitaineConseil Départemental 64Agglo Pays Basque | Euskal Hirigune Elkargoa

SITE MAP