Nahia Zubeldia, erlaitzan (c) Radio France - Jokin Etcheverria

ONGI ETORRI ! Nahia Zubeldia, Nekatoeneako idazketa egonaldiaren irabazlea

Sortzailea, musikaria eta itzultzailea den Nahia Zubeldia hautatua izan da Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak antolatzen duten euskal idazle egonaldiaren hamargarren edizioan parte hartzeko. 2020ko azaroaren 23an hasi eta hilabete batez, Hendaiako Nekatoenea baserrian egonen da olerki bilduma bat lantzeko.

| 2020eko Azaroaren 19a

Hamargarren urtez jarraian, euskal idazle batek parte hartuko du Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duten euskarazko literatura sorkuntza egonaldian. Ekimen honen bidez, euskal literatura sorkuntza sustengatu nahi da eta irabazleari argitaratuko den idazketa lan batentzat behar dituen ahalak eskaini leku abantailatu batean.

Literatura sorkuntza egonaldi horren hamargarren urtemuga ospatzeko, 2020an, hiru partaide sortzaileek Getariako Elkano 500 Fundazioaren partaidetzaren gainean kontatzen ahalko dute gainera. Horrela, egonaldi hau, Juan Sebastian Elkano euskal itsasturi ospetsua nabarmentzeko aukera izanen da munduko lehen itzuliaren 500 urtemugaren karietara.

Aurten berriz ere, literatur proposamen askotarikoak eta kalitate handikoak aurkeztu ziren eta hautua ez da errex izan. Egitura bakoitzeko ordezkari batekin osatuta den epaimahaiak, egonaldia eta horrekin joaiten den dirulaguntza Nahia Zubeldia sortzaileari ematea erabaki zuen azkenean. 37 urteko Ziburutar hau aspalditik dabil testuak idazten eta musika sortzen, besteren artean Unama eta Lumi taldeetan. Idazketa beti izan du ondoan, bere eskola ibilbidea lekuko: literatur saileko baxoa lortu ondoan, Bordelen hizkuntza zientzien ikasketetan ibili zen, eta lizentzia lortu. Ondotik, Gasteizera joan zen, Euskal Herriko Unibertsitatera, eta itzulpengintza eta interpretazio lizentziatura gainditu.

Nahia Zubeldia hilabete batez egonen da Hendaiako Abbadia Erremuko Nekatoenean, 2020ko azaroaren 23tik abenduaren 23ra. Juan Sebastian Elkanoren larruan sartuz, olerki bilduma bat landuko du itsasketaz, euskaldunon jakin minaz, mundu ezezagunen bila joatearen tiraz eta itsasoaren aurpegiez, aurpegi guziez: "ene ametsen ama eta sormenaren bazka izanik ere, bisaia ilunagoak ere baititu itsasoak. Azken urteetan, esperantzaz bete jende anitzen hilobi bilakatu da, eta uretan arrain bezainbat zikin dabil... [...] Paradoxa horietan eman nahi nuke arreta, ahal bezainbat ikuspuntutik so eginez".

Nahia euskarza HEMEN

infos + Euskal Kultur Erakundea ICI

Infos + Nekatoenea, artisten egonaldia ICI

infos + Euskal Idazleen Elkartea ICI

infos + Elkano 500 Fundazioa ICI




(c) Lorentxa Saragueta

Euskal idazleentzako literatura sorkuntza egonaldia.

| 2025eko Ekainaren 03a

Jarraitutasunez hamabostgarren urtez, Euskal kultur erakundeak, Itsasertzeko CPIE-k eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatur sorkuntzarako egoitza bikoitzerako deialdia zabaldu dute, euskaraz idazten duten egile guztiei irekia. Hautagaitza aurkezteko epea: 2025eko uztailaren 4a.

irakurri


OPEN STUDIO - FANFARE + DAESEOK AN - JEUDI 24 AVRIL à NEKATOENEA de 18h à 20h30

| 2025eko Apirilaren 09a

Nous avons le plaisir de vous inviter à Nekatoenea le jeudi 24 avril à 18h pour rencontrer les nouveaux résident.e.s et les projets qu'ils et elles développeront durant leur séjour de recherche et de création. Ce sera l'occasion de partager un moment convivial autour d'un buffet, suivi de la présentation du Studio Fanfare et de l'artiste Daeseok An qui profitera de ce moment pour proposer un atelier participatif.

irakurri



"Une maison les pieds dans l'eau, qui n'en a pas rêvé" du 12.04 au 22.06.25 à Hendaye

| 2025eko Martxoaren 07a

"Une maison les pieds dans l'eau, qui n'en a pas rêvé"est le fruit d'une résidence de trois mois entre 2024-2025 durant laquelle le chercheur Guillaume Mercier et l'artiste plasticienne Eugénie Chat ont exploré les risques naturels liés à l'eau présents sur le littoral basque (inondations, submersions, érosion côtière) à Nekatoenea À¢'€'" résidence d'artistes du Domaine d'Abbadia dans le cadre du projet Arriskua, porté par le CPIE Littoral basque.

irakurri



Nekatoenea

Nekatoenea, Artisten Egoitza
Abbadia Eremua - 64700 HENDAIA

DRACDDCS 64Nouvelle-AquitaineConseil Départemental 64Agglo Pays Basque | Euskal Hirigune Elkargoa

SITE MAP