Paul Duncombe-k tailerra idekitzen digu...
| 2018ko Uztailaren 03a
Uztailaren 7an, larunbataz, Paul Duncombre artista, Nekatoenean egonaldia egiten ari denak, bere lantokiaren ateak irekitzen ditu. Zatozte bere sorkuntza-moldea ezagutzera udako krakada baten inguruan.
Paul Duncomberen arte jarduerari buruz idatzi diren hitz batzuk:
" Hausnarketa berezi baten inguruan egiten du Paul Duncombek bere arte-lana, gizaki eta naturaren arteko elkar-harremanean oinarrituz. Paisaiaren eskala ezberdinetan aritzen da: ur-tantatik tsunamiraino ibiliz, hazitik oihanera, hauts-ale batetik basamortura. Keinu batetik konplexutasun handiko eskultura monumental batera, performance, interbentzio... bere lanak mota guzietako muga eta disziplinak zeharkatzen ditu.
paulduncombe.com
Xehetasun praktikoak:
Abadiko Eremura eta Nekatoeneara oinez iritsi behar da.
Hendaiako Armatonde kalean bada aparkaleku bat, Nekatoeneatik oinez 10 minutura.
eroloff@hendaye.com, 0629195880






