ARTE ITZULALDIAK
| 2018ko Martxoaren 20a
2018.eko maiatzetik ekainera: gure ARTE ITZULALDIAK hitzorduak "BEGIRADA GURUTZATUAK IPAR EUSKAL HERRIKO HIRU PROBINTZIETAKO ONDARE NATURALEAN" Labo Estampe kolektiboaren eskutik (http://www.laboestampe.com/) Euskal Elkargoak eginiko eskaera baten kari.
Bildu, sailkatu, katalogatu, izendatu, atxiki, zaindu: Hainbat hitz artistek eta naturalisteek partekatzen dutenak. Ipar Euskal Herriko p rofesional eta biztanle ezberdin batera, Labo Estampe artista kolektiboak euskal herriko ondare naturalaren arte inbentario baten sortzea proposatzen dute: Pasaia atlas baten moduan, argaki e kin asmatutako karta edo egiazko mapekin sortutako liburu-objekto batekin, kuriositate kabineta bat bezala. 3 probintzien paisaien berezitasunetaz abiatuz, haien itxurak, markak, interpretazioak bilduz, irudirat heltze ko helburua dute artistek.
- Ekainaren 02an eta Ekainaren 30an, Lapurdin Judith Millot-rekin
- Maiatzaren 05an eta uztailaren 6an, Xiberoan Luc MeÀŒ'drinalekin.
- Maiatzaren 05an eta uztailaren 5an Baxe-Nafarroan, Jana Lottenburger-ekin.
Gurekin itzuli hau egiteko lekuak mugatuak dira eta izen ematea derrigorrezkoa da eta urririk. Lapurdin ibiltzeko cpie.littoral.basque@hendaye.com helbiderat idatzi eta Baxe-Nafarroan edo Xiberoan ibiltzeko cpie.pays.basque@wanadoo.fr helbiderat idatzi.
Ibilaldiaren hitzordua eta abiatze pundua izen ematearekin emanen dira.
argazkia: Laboestampe kolektiboa






