Festival 2D2H - DANTZA, ARTE ETA PAISAIA
| 2016ko Ekainaren 11a
18-19 EKAINA
2D2H espazio publikoko natura eremuak okupatzen dituen kultura ekitaldi berri bat da, publikoaren eta artisten arteko ezohiko topaketak garatzeko helburua duena. Proposamen hain berezi honetan, gaurko munduarekin harreman zuzenean dauden artista garaikideekiko hautua egin dugu. Eta konkretuki, gorputzak eta jendetzak mugimenduan jartzeko gai diren koreografoekikoa. Paisaiarekiko hurbilketa sentikor bat eskaini nahi dugu, publikoarekin partekatua. Publiko guztiekin. Hondarribiako Higerreko lurmuturraren eta Hendaiako Abbadiaren lurren artean, itsasoaren eta mendiaren arteko paisaia paregabea hedatzen da Bidasoaren bi aldeetan. 2D2H jaialdiak ondare natural hori aintzat hartzen du, mugimenduaren arteen bidez, eta publiko zabala sorkuntza garaikideak paisaiarekin duen erlazioan sentsibilizatuz. Bi egunetan zehar, sei talde artistiko profesionalek aparteko esperientziak proposatuko dituzte bi herrietako espazio ezberdinetan: lekuan lekuko sorkuntzak, norabide jakinik gabeko ibilketa alderraiak, performanceak, ezohiko bisita gidatuak eta dantza garaikideak.
Oinetako erosoekin etortzera animatzen zaituztegu, beharbada euritako batekin
eta jakinmin handiarekin!
Gurekin ustekabe asko izan ditzazuela eta jaialdi zoriontsu bat opa dizuegu!
Hondarribia 18 Ekaina
12h SANDRA CUESTA. Sweetest Conversation (30')
Denda Kalea 18
16h SANDRA CUESTA. Sweetest Conversation (30')
Denda Kalea 18
17h LA TIERCE. Extraction (180')
Paseo/ Butron /Pasealekua (Kaizaharra)
18h SANDRA CUESTA. El Barco (60')
Paseo/ Butron /Pasealekua
19h AMAIA URRA. Una Vuelta ta (40')
Puente/ San Nikolas /zubia
20h SANDRA CUESTA. El Barco (60')
Paseo/ Butron /Pasealekua
HendayE 19 Ekaina
16h SANDRA CUESTA - Sweetest Conversation (30')
Asporotsttipi
17h MADELEINE FOURNIER & JONAS CHÉREAU. Partout (35')
Domaine d'Abbadia
18h SANDRA CUESTA - Sweetest Conversation (30')
Asporotsttipi
19h RÉMY HÉRITIER & ÉRIC YVELIN. Percée Persée (40')
Domaine d'Abbadia


 
                                             
                                           
                                           
                                             
                                             
                                            



