Erakusketa #THERACEFORWHATSLEFT - Suzanne Husky
| 2015eko Irailaren 29a
Plazer handiz gomitatzen zaitugu Suzanne HUSKYren #THEREACEFORWHATSLEFT erakusketaren inauguraziora, Euskal Itsasertza-Aturri Hirigunearen arte eskolan gertatuko dena, 2015.eko urriaren 9an, 18:30etan.
Abbadiako Eremuan lau hilabeteko egonaldia egin ondoren, Suzanne Huskyk bere arte lanak aurkeztuko ditu, bai egonaldiaren aurretik eta bitartean eginak direnak, bai eta egitasmo batzuen zirriborroak ere. Erakusketa hau elkarlanean osatu dugu Euskal Itsasertza-Aturri Hirigunearen arte eskolarekin.
Erakusketa urriaren 9tik 22ra
Bigarren estaiaren erakustaretoan, 10etatik 12tara eta 14etatik 18tara
ACBAko Arte Eskola, 3 av Jean Darrigrand, 64100 Baiona
www.art-agglo-cotebasque.fr
Suzanne Husky
Gizakiaren eta naturaren arteko harreman korapilatsuak ematen die Suzanne Huskyren artelanei elkarren arteko lotura. Bere artelanak landare, animalia edota lurrarekin harreman berezia izan duten pertsonen argazki edo film erretratuak erakusten ditu. Batzutan hautatzen dituen materialak izaten dira paisaiarekiko historia hori iragartzen dutenak, lurraldearen ustiaketa azpimarratuz, lur zulaketak eragindako lohiaz eginiko ontzietan edo bertako buztinek sortutako baxeran.
Bere lana anitzetan nekazari inguruneetan kokatzen da eta topaketak sortzen ditu, bai eta elkarlanerako egitasmoak, istorio, biztanle edo artisauekin hainbat arazo azpimarratzen dituztenak.
Gure aro geologiko honek edo "nork bere burua hiltzeko joera duen aroa" horrek (Gilles Clémentek bere "ingurumen alternatiba"n dion bezala) ba ote du horrelako loturarik?
www.suzannehusky.com
___________________________________________________________________________
GALAC sarearen esparruan, Tarnoseko Burdinolen elizan izanen den gaualdia segi dezazuen proposatzen dizuegu.
Bertan TOPOGRAPHIC 4À‚'. monde aquatique erakusketa ikusi ahal izango duzu, ondoko artista hauek parte hartzen dutelarik: avec Martine Aballea, Benjamin Artola, Hicham Berrada, Anne-Marie Durou, Nicolas Floc'h, Mikel R.À‚' Nieto
Arte Zuzendaritza: François Loustau / La Maison.À‚' À‚' www.francoisloustau.com. Xehetasunak: 06 80 68 80 38.
Burdinolen ElizaÀ‚' - Rue de la Cité - 40 220 Tarnos -À‚' www.ville-tarnos.fr
Bestela:
Aste buru bat arte inguruan pasa nahi luketenentzat:
La petite escalère, Ahurtiko eskultura loretokia aste burua batez zabalik izanen da, urriaren 10 eta 11ean. Aurten, plazer handiz, parte hartuko dugu, Suzanne Huskyren bideo batekin: Wash 2011-2011, Iraupena: 1:15', 1/5, Tolosako Les Abbatoroirs-en bildumakoa. Midi-Pyrénéeseko Eskualdeko nazioarteko artisten egonaldiak dituen Maison Daurak ekoiztua, Suzanne Huskyk 2012.eko udaberrian egin egonaldiaren bitartean sortu lanarekin. Hain zuzen, filma bat da, Ariege et Lot eskualdeetan egin bidaia eta topaketen ondorioz sortua. Kalifornian hasia 2011. urtean, filma honek erretratu batzuk biltzen ditu; gorputz garbiketa ingurumena errespetatuz modu alternatibo eta ekologikoa egiten duen jendearena: garbileku bat, egurreko suaz berotutako bainera bat, landaretegi bat, ibaia; leku guzi horiek garbiketa horren lekuko dira, une intimo batzuk hartzen ditu, elkarrizketarik gabekoak, natura eta uraren soinua besterik ez dutenak. Irudi segida honek, gorputza du ardatza, biluzik natura ingurunearen erdian, ur korronteak ematen digun pentsatu gabeko eguneroko errepikatze erritual horri begiratzen dio, esparru alternatiboekin alderatuz. Artistak intimitate hau eskaintzen digu ekologia inguruko arazoekin parez pare: baliabide naturalen ekonomia, kontsumoaren arrazionalizatzea, gizakiak naturarekiko duen eraginaren/kaltearen gutxitzea.
Testua Martine Michard, George Pompidou Arte Museoa
Kasu! Izen ematea ezinbestekoa da, leku mugatuen oinarrian.
Izena eman edota xehetasun gehiagorentzat: contact@lpe-jardin.org.
Bi egunetako egitarau osoa ezagutzeko: http://lpe-jardin.org/evenements/portes-ouvertesoctobre-2015/






