miriam_isasi_estibaliz_sadaba

Miriam Isasi & Estibaliz Sádaba

| 2014ko Uztailaren 01a

Miriam Isasi Arce

Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, ikasketa hauen parte delarik Accademia di Belle Arti de Bologna-n eginiko egonaldia. 2007An Ikasketa Aurreratuen Diploma eskuratu zuen. Egun bere Doktoretza Tesi Internazionala bukatzen ari da eskultura departamentuan, UNAM (Mexico) eta EHU/UPV-ren artean.

Ikasketa akademiko hauez gain, bere ezagutza zabaltzen dihardu tailer eta seminarioetan parte hartuz, bere lan ildotik hurbilen dauden sortzaileekin. Esaterako: Francesc Torres, Pep Agut edo Antoni Muntadas, besteak beste. Bekak eta laguntzak jaso ditu, ekoizpenerako zein ikerketarako, instituzio ezberdinengandik: ARTIUM Arte Garaikideko Zentro-Museoa, Vitoria-Gasteiz (2007) edo Eusko Jaurlaritzaren ikertzaile formaziorako beka (2010-2014). Uneko errealitate artistikoarekin batera hazten jarraitzeko aukera eman dioten erresidentziak ere burutu ditu: MA Studio-ren erresidentzia Pekinen (2010) edota Bilbaoarte Fundazioaren erresidentzia beka (2012).

Egindako erakusketa kolektibo eta indibidualen artean honakoak nabarmentzen dira: Entornos próximos. ARTIUM, Vitoria-Gasteiz (2006), [CAB] Centro de Arte Contemporáneo de Burgos (2007), La metodología del proyecto. MUSAC, Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León (2012), Equilibrio inestable. Bilbaoarte Fundazioa Sala. (Bilbo. 2013). Que se pare el mundo, que yo me bajo. Guggenheim Bilbao Museoa (2013).

Estibaliz Sádaba Murguía artista da. Emakumearen arketipoen ikerketa eta dekonstrukziotik, bere obrak diskurtso agintariaren aurkako estrategiarekin bat egin nahi du, bereziki artearen munduan: hau da bere azkenaldiko lan guztien abiapuntua. Lan gehienak performance-en gauzatzean oinarritzen dira, non gorputza aldi berean instrumentu eta esperimentazio eremu den, eta bideoa baliabide egokiena ekintzaren erregistroa egiteko nahiz ondorengo ediziorako. Bestalde, beste lan adar bat ere garatu du politika kulturalen eta sormen lanaren analisiaren bitartez, agerian utzi nahian nola artistak "proletario intelektual" gisa ikusten diren, eta erakutsiz nola artearen munduan berdintasun eza era berean errepikatzen den.

Bere azken erakusketen artean aurkitzen ditugu honakoak: Por un desmantelamiento sistemático de la cuestión identitaria (Centro de Arte Santa Mónica. Barcelona). RE.act.feminism#2. (Berlin, Fundació Antoni Tapies); Fábulas problemáticas. (AECID; Chile, Argentina); Caras B del video arte (Seúl. Sydney); Tesoro público (economías de realidad) (ARTIUM. Vitoria-Gasteiz). La internacional cuir. (MNCARS, Madrid). Imágenes de un proyecto entre el arte y el feminismo. MUSAC;

Miriam Isasi eta Estibaliz Sadabaren EGONALDIA 2014ko ekainaren 10etik 22ra

Ekainaren 19an 19:00etan topaketa irekia Nekatoenean

Lantegia: Tabakaleraren Sukaldean, uztailaren 1etik 4ra

AKZIOAK ETA DERIBAK ERAIKIZ

Lantegia. Miriam Isasi eta Estíbaliz Sábada

Tailer honetan, parte hartzaileak bizi garen une eta espazioaz jabetu daitezen nahi dugu, ekintzaren bitartez.Praktika performatibo ezberdinez baliatuz, Deribak eta Akzioak kasu, baita espazio publikoa okupatzeko modu ezberdinak ere. Laborategi kolektibo eta indibidual batean oinarritzen da, non praxisetik abiatuta, sinergia eta esanahi anitz eta irekiak eragin nahi diren.

60 eta 70. hamarkadako performance historikoak aurkeztuko ditugu, eta egun egiten direnetara heldu arte izan duten bilakaera ikusiko dugu. Testuinguru artistikoan, espazio publikoaren manifestaziorako okupazioaz arituko gara, errealitatearen eta fikzioaren arteko errepresentazio eta jolas leku gisa, proiektu esanguratsuen bitartez eta baita geuretzat hala diren beste batzuen bidez ere.




(c) Lorentxa Saragueta

Euskal idazleentzako literatura sorkuntza egonaldia.

| 2025eko Ekainaren 03a

Jarraitutasunez hamabostgarren urtez, Euskal kultur erakundeak, Itsasertzeko CPIE-k eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatur sorkuntzarako egoitza bikoitzerako deialdia zabaldu dute, euskaraz idazten duten egile guztiei irekia. Hautagaitza aurkezteko epea: 2025eko uztailaren 4a.

irakurri


OPEN STUDIO - FANFARE + DAESEOK AN - JEUDI 24 AVRIL à NEKATOENEA de 18h à 20h30

| 2025eko Apirilaren 09a

Nous avons le plaisir de vous inviter à Nekatoenea le jeudi 24 avril à 18h pour rencontrer les nouveaux résident.e.s et les projets qu'ils et elles développeront durant leur séjour de recherche et de création. Ce sera l'occasion de partager un moment convivial autour d'un buffet, suivi de la présentation du Studio Fanfare et de l'artiste Daeseok An qui profitera de ce moment pour proposer un atelier participatif.

irakurri



"Une maison les pieds dans l'eau, qui n'en a pas rêvé" du 12.04 au 22.06.25 à Hendaye

| 2025eko Martxoaren 07a

"Une maison les pieds dans l'eau, qui n'en a pas rêvé"est le fruit d'une résidence de trois mois entre 2024-2025 durant laquelle le chercheur Guillaume Mercier et l'artiste plasticienne Eugénie Chat ont exploré les risques naturels liés à l'eau présents sur le littoral basque (inondations, submersions, érosion côtière) à Nekatoenea À¢'€'" résidence d'artistes du Domaine d'Abbadia dans le cadre du projet Arriskua, porté par le CPIE Littoral basque.

irakurri



Nekatoenea

Nekatoenea, Artisten Egoitza
Abbadia Eremua - 64700 HENDAIA

DRACDDCS 64Nouvelle-AquitaineConseil Départemental 64Agglo Pays Basque | Euskal Hirigune Elkargoa

SITE MAP