Erakusketa - Cabinet de merveilles
| 2014ko Maiatzaren 26a
Ekainaren 3tik 21 rat -
INAUGURAZIO poetikoa - Irakurketa musikarekin, 2013 urtean idazle egonaldia egin duen Yolanda Arrietaren eskutik, Hendaiako Kontserbatorioaren irakasle eta kudeatzaile den Eric Lenormand saxofoi-jolearen laguntzaz. Elebitan Laurence Lassallettekin.
NEKaTOENEan, Abbadiako eremuan, arte eta zientziak estuki lotuak dira. Jauregiak, Abbadiako Antonen historiak eta egiten diren jarduerek, bi ikuspuntu hauetatik lor daitekeen pertzepzioa sustatzen dute. Ikusmiran diren ondare eta historia testuinguruek ikerketa zein bilaketa zientifikoa egiteko parada hobezina ematen dute. Kokapen geografikoa eta eremuko zalantzarik gabeko edertasunak arte sorkuntzarantz gomitatzen gaituzte, ditugun ametsak, mamuak eta izpirituaren hegalaldira. Hementxe egotea kanpoan egotea ere izan daiteke... urrutira joatea liteke baina inondik mugitu gabe... herrialde ezezagunetara esploratzaile baten modura eramaten gaitu... hain urruti joanez gertukoa hobeto ikus ahal izateko... izugarri txikia den horretan murgilduz, kosmosak irensten uztea ere... eremuan ibiltzen direnak ez dira salbu aterako. 1997 urtez geroztik artistak gerturatzen dira bertan lan egitera, haien egitasmoak garatzera, ukitu ezin daitekeenaren bila. Zientifikoen modura, bilaketan-ikerketan arituko dira, dokumentazioa sekatuz, ideiak erakusteko... heien modura: irudimenekoa, asmakerietakoa, modu airakorrean.
avec les oeuvres de Mïrka Lugosi, Eliane Monnin et Anne-Laure Sacriste.






