REMI GROUSSINen erakusketa
| 2014ko Otsailaren 04a
"Second jeudi" erakustokiak aurkezten du:
COMPENDIUM, Rémi Groussin artistaren erakusketa
INAUGURAZIOA: otsailaren 13, ostegunez, 18retatik aurrera
ERAKUSKETA: otsailaren 14, ostirala eta 15, larunbataz, 12etatik 20etara
"le Second jeudi" erakustokia, 42 quai des corsaires, Bayonne - www.lesecondjeudi.fr
COMPENDIUM
"compendium" hitzak, latinez, bildua, trinkotua erran nahi du.
Rémi Groussin artistak, otsailean Nekatoenean egonaldia egitenhasi berri denak, bere lana ezagutzera inbitatzen gaitu, laburpentxo baten eskutik. Bi arte-lan ezberdinez osatua den obra honek kasik zinema hizkuntzean egina den emanaldi baten tankeran eskaintzen du.
Laburpen baten moduan, obrak bi ingurumari ezberdinetako egitasmo ezberdinak batzen ditu; horien bitartez, izu-zinema moduko kontaketa bat ikusteko parada izanen dugu:
R.I.P, kanpoaldean egindako instalazioa, kanposantuen elementuak, 60 hamarkadako eskultura minimalistei keinu bat eginez.
Exorde-1103, mini-bideoa, etengabe 16mmko banda bat erakutsiz, filma luzeago baten hasiera. Orain arte erakutsi gabeko obra, 'stop-motion' moduan montatutako irudiekin.






