Epaimahai egin du bere hautua
| 2013ko Urriaren 19a
Urriaren 16ean, asteazkenez, Angeluko Beatrix enea etxean elkartu zen epaimahaia, NEKaTOENA 2014.eko sorkuntza egonaldia bizi izango duen artista hautatzeko. Gogo onez iragartzen dugu Tolosarra (Toulousekoa) den Rémi Groussin (remigroussin.com) artista izan dela hautatua.
"Rémi Groussin artistak koreografiak egiteko sortu zela dirudi... baina munduari botatzen dion begirada zorrotza ez da adierazpen modu estu batera mugatzeko gai. Bere eginbidea iheska egiten duela esan daiteke aldi berean nahigabekeriz arte-media motak erabiliz, plastikozko pistola batekin ariko balitz bezala. Performancek dakarren egonezintasun horretan, bere lana berorren itzala baina lasterrago ibiltzen da, bidean desbideratze arrastoa utziz. Bideoa, eskultura, performancetan jarduten da, gure eginkizun sozialaren harrokeria erakusten. Beraz, youtuben zakur bat lo-atarian kulunkatzen duen bezala, Rémi Groussinek gezurrezko marmoleko auto-istripua erakuts dezake; edo ebatsitako zaborrak porlaneztatzen ditu arkitektura maketen modura edo skatepark baten ahultasuna erakutsiko digu bere zalapartakeria erakutsi nahian. Modu hauetan erabiltzen ditugun balioak azpimarratzen ditu norkbere baldarkeriari aurka egiten duenean."
Lucille Uhlrich / 2011






