FRAGILE Erakusketa, Euskal Herriko natura ondarearekiko begirada gurutzatuak
Labo Estampe kolektiboko Luc Medrinal, Jana Lottenburger eta Judith Millot artisten arte-lanekin. Erakusketa hau 2018 eta 2019 urteetan zehar IEZIk eta Euskal Elkargoak Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan garatutako lan baten emaitza da, Labo Estampe taldeari deituz bertako ondare naturalari buruzko egitasmo artistiko bat burutu zezan.
| 2019ko Martxoaren 03a
Proiektu hau, NEKaTOENEa artista egonaldi programaren barnean garatu da, talde ezberdinetako begiradak gurutzatuz: besteak beste, artista, zientzialari, lizeo mailako gazte eta lehen hezkuntzako ikasleenak. Ibilbide eta esku-hartzeen bidez, artistek jendea euren lurraldea hobe ezagutzera gonbidatu dute, ondorioz beren arte-lanak sortzeko elkartze horietan egin materiale bilduma erabiliz. Helburua izan da Euskal Herriko hiru paisaia mota – kostaldea, barnealdea, mendia – bikainen ezaugarriak dituzten irudien itzulpenak, interpretazioak, bilketak egitea... argazkiak, grabatuak, marrazkiak, objektuak, benetako mapak eta irudiak konbinatuz, bitxikeri-kabinete baten modura.